Egun On
Ongi etorri Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko webgunera

Ongi etorri Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko webgunera
Familiei laguntzea, haurrak babestea, gizarteratzea, etxebizitza, edozein prekarietate motaren aurkako borroka, autonomia bultzatzea, inklusioa elkartasun ekintzen oinarrian izatea... Departamendua gazte-gaztetik aukeren berdintasuna bermatzen ahalegintzen da.
Kolegioko ikasleen loratzean parte hartzeko, departamenduak hezkuntza baldintzarik onenak eskaintzeko engaiamendua hartzen du. Kolegioko ikasle guzien ibilbidea arrakastatsua izan dadin, kulturarako eta kirolerako sarbidea demokratizatzen ditu, eta gazteek lurralde osoan egindako proiektuak sostengatzen ditu.
Garapen ekonomikoari laguntzea, aurrerapena eta berrikuntza bultzatzea, lurraldeari bultzada ematea bere indarguneak landuz eta bertako eragileak federatuz, departamenduak egunero inbestitzen eta jarduten du lurraldearen erakargarritasuna eta biztanleen bizi kalitatea hobetzeko.
Bi kultura indartsu eta tradizioak eta ondarea zaintzen jakin duten bi herri. Departamentuaren helburua da nortasun bikoitz hori sustatu eta transmititzea, besteak beste hizkuntzak eta ondarea baloratzen dituzten kultur proiektuei lagunduz.
Hau da departamentuaren xedea: departamentuko batzordeei eta kirol klubei laguntzea, kirola molde guzietan sustatzea, jende gehienek kirola egiteko aukera izatea eta kirol ekitaldiak eta goi mailako kirola bultzatzea
Departamenduak honako hauek egiteko engaiamendua hartzen du: etorkizuna prestatzea energia trantsizioa kudeatuz, bioaniztasuna babestea, bizi ingurumena zaintzea, naturguneen balioa nabarmentzea
Irakurri departamenduaren argitalpenak -aldizkariak, liburuxkak, gidaliburuak eta dokumentuak-, departamenduak zurekin aitzina egiten duela ohartzeko!