Déroulez
VOS SERVICES EN UN CLIC
Euskaraldia

EUSKARALDIA ABIAN DA!

Aurten Euskaraldian parte hartuz, Departamenduak euskararen aldeko ekimen horren lekukoa hartzen du.

Zer da Euskaraldia?

Bi urtetarik behin Euskaraldiak 15 egunez sustatzen du euskararen erabilera egunerokoan, praktikatzeko gomita luzatuz.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra, ariketa sozial honen bitartez euskara ulertzen duten milaka hiztunek aukera ukanen duten beren egunerokotasunean euskararen erabilera lehenesteko. Familian garela, telelanean garela, bulegoan, lagunartean, okindegian edo beste edozein partekatze eremutan, gure hizkuntzarekiko lotura adierazten ahalko dugu aurtengo edizioan ere.

Osasun krisiaren eraginaz gaindi:

Euskaraldiaren edizio hau ez da aurreikusi genuen gisan iraganen. Hala ere, zenbait hitzaldi, atelier, iniziazio, film proiekzio eta eztabaida bertan behera gelditu arren, beste hainbeste animazio, gomendio, eduki pedagogiko eta desafio proposatuko dira. Nola? Komunikabideen bitartez, streamingak eginez eta sare sozialak piztuz Euskal Herri osoan. Hortaz, argi ibili!

Nola iragaten da?

Heldu diren 15 egunetan txapa sistemak bi parte hartzaile mota identifikatuko ditu. Bi engaiamendu maila euskarak egunerokotasunean eragin dezakeen presioa apaltzeko eta konplexurik gabe mintzatzeko:

Lehen txapa, Belarriprest, euskara ulertzen duen pertsonari dagokio, nahiz eta egoera guzietan mintzatzeko gai ez izan. Txapa ezarriz, berriz, beste hiztunak harekin beti euskaraz aritzera gomitatzen ditu. Elkarrizketa elebiduna bilakatzea gerta daiteke.

Euskaraldia badge bellari

Bigarren txapa, Ahobizi, aldiz, jende guziekin eta egoera guzietan euskaraz mintzatzeko gai denari dagokio. Hura solaskidearen mailaren arabera egokituko da, betiere euskaraz.

Badge Hobizi

Eta besteentzat?

Parte hartu nahi duen edozein pertsona, duen maila duela, ongi etorria da! Ez da beharrezkoa euskal hiztun osoa izatea Euskaraldian parte hartzeko! Alderantziz, erdaldunen laguntza baitezpadakoa da lehen hitza euskaraz egiteko erronkaren betetzeko. Haiek sustengatuko baitute euskararen eguneroko erabilera, keinuak baliatuz eta borondate ona erakutsiz. Xehekiago, ezagutzen dituzten hitz gutiak edo han-hemenka  entzun dituzten erran moldeak baliatzeko indarra eginez gero, ekimen erraldoi honen kausitzera lagun dezakete.

Ariguneak, edo euskaraz aritzeko guneak

Aurtengo berrikuntza euskaraz hitz egin ahal izateko tokiak identifikatzean datza. Ariguneak deituak, elkarte, saltoki, enpresa edo erakunde publikoak izan daitezke. Maluruski arigune anitz hetsiak egonen badira ere, Internetez eskuragarri izanen den mapa interaktibo batean agertuko dira denak. Ipar Euskal Herrian, badira 500 arigune eta erabiltzaileek posible izanen dute toki horietan euskaraz mintzatzea hala Euskaraldiaren ondoren nola konfinamendua bukatu eta.

Euskararen erabiltzea eta hedatzea sustatu

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Euskaraldia sustengatzen du. Alde batetik, lurraldeko hiru harrera leku Arigune gisa identifikatu ditu eta, bestetik, agenteei parte har dezaten proposatu die. Erabaki hori  hizkuntza politika sustatzeko bide-orriaren barnean kokatzen da. Izan ere, Departamendua euskara garatzearen aldeko rol aktiboa jokatzen segitzeko prest da, bai erakundearen barnean baita biztanleriari eskaintzen zaizkion zerbitzu publikoetan ere.