Pyrénées-Atlantiques - Le département

Ingurumena

Lurraldea

BEREZKO LURRALDEA

Naturaren haguna

Badira argi diren seinaleak. Urtero, departamenduak hiru milioi inguru turista erakartzen ditu. Erakargarri den gauza anitz du. Pirinioen mendilerroak eskaintzen duen oxigenotik bizi dira aire zabaleko aisialdi jarduerak. Eski oporlekuak, goietako turismo trenak, ur bizietako kirolak, familientzako ibilaldiak edo bortuetako eskalada ongi moldatzen dira elkarren ondoan. Parke Nazionalak balio handi-handiko aberedi-landeredia babesten du.

Itsasertzak pausarako gonbita du luzatzen, baita zirrara bortitzetarakoa ere, fama handiko bainu oporlekuetan, itsasertz basatietan, laket eta arrantza portuetan, talasoterapia zentroetan eta lerratze gune garrantzitsuetan, non, gaur egun, mundu osoko surflariak aritzen baitira.

Aspaldi handiko lurrak

Landa turismoak baserrialdetako berdetasunean murgiltzeko aukera eskaintzen du, ur laster eta bizigarriak muinoen eztitasunean sigi-saga doazen inguruetan. Departamenduaren hego-mendebaldean, Bidasoaren urak Espainiarekin muga naturala marratzen du, lurralde hedatu baten zerumugan. Ekialde eta iparraldera, Bearnoko ohiko bizitegiaren adierazle diren uharriz egin  aspaldiko etxeak daude. Aturriren bokaletik Zuberoraino, euskal bastiza ederrak zutik daude. Hauen horma zurietan, zur gorri eta berdeen bernizak dirdiratzen du. Aspaldi handiko tradizioen begirale dira lur hauek. Beren baitan, eskualdeko sukaldaritza baten sekretuak atxiki dituzte ere, sukaldaritza noble eta fina, Jurançon eta Irulegi, Madillan eta Bellocqeko mahastietako nektarrez ihinstatua.

Bouton Haut de page