Pyrénées-Atlantiques - Le territoire

Geografia

Mendebaldean Atlantiko ozeanoa da hegia eta hegoaldean Pirinioen mendilerroa, eta bi elementu horien eraginpean da Pirinio Atlantikoen Departamendua (Bearnoa eta Euskal Herria). Horietatik datorkio departamendu honi paisaia aberatsa, eguraldi eztia eta historia korapilatsua.

Hegoaldean, mendialdeak era askotako toki eder-ederrak ditu eskaintzen: tontor elurtuak, gaitzeko zirkuak, hatzarte estuak, aintzirak, harpeak eta ur-jauziak; horiek guziak ibiltariarentzat plazer iturri dira. Espainia hurbil-hurbil da eta harreman estua du departamenduak harekin. Pirinioen zeharkatze ororen erdia baino gehiago Pirinio Atlantikoetan egiten da (Somport-eko mendatea, Hendaia). Trukada eta topaketa ohitura luze baten adierazle ditugu. Horrez gain, departamendua Compostelarako Donejakue bideen elkargunea da ere: Izura, Lacomanda, Irisarri, Ospitalepea, Santa Grazi... harrera egiteko ohitura zahar horren adierazgarri dira denak.

Iparraldean, Pirinioen behealdea muinoen eta ibaiek ordokiak egiteraino zabaltzen dituzten haranen aldea dugu.

Iparraldean, Pirinioen behealdea muinoen eta haranen eskualdea da. Haranak ibaiek ordokiak egiteraino zabaltzen dituzte.

Mahastiak, artoa, abeltzaintza, oihanak, bata bestearen ondoan hedatzen dira, etxalde txikiez osatu mosaiko batean eta paisaiari xarma ukaezina emanez.

Mendebaldean, Bizkaiko Golkoaren hondoan, departamendua munduaren handitasunera zabaltzen da. 
Itsasertzak hogeita hamabi kilometro besterik ez duen arren, hondar fineko hondartza luzeak eskaintzen ditu, itsasadar arrokatsuez zilatu itsas ezponda handiak (Biarritz edo Donibane Lohizune), eta Hendaiako badia zabala.
Leiho bat zabalik, pirinioarren espirituarentzat eta ezberdintasunez josia den haien kulturarentzat.
Atlantikoak klima ezti eta orekatua eskaintzen dio ere departamenduari,  laborantzarako egokia den euri kopurua .
Leiho bat abenturari zabalik, euskal marinel, balea edo atun arrantzaleentzat, mundu berria aurkitu baitzuten eta  gure artzainen emigrazioari bidea ireki.
Leiho bat zabalik gure oihanetako ekoizpenentzat, artoarentzat edota Lacq-eko sufrearentzat.

Bouton Haut de page