Pyrénées-Atlantiques - Le territoire

Ekonomia

Lurraldea

ERAGINKORTASUNA ETA TEKNOLOGIA

Aberastasun iturria

664000 biztanlerekin, Pirinio Atlantikoateko Departamendua Hego-mendebal handiak dituen ekonomia eta demografia guneetako hirugarrena da, Bordele eta Tolosaren ondotik. Azken garaiotako bi iraultzek gidatu dute departamenduaren ekonomia, XXI. mendearantza: artogintza, gerlatik landaabiatua, eta gero, Lacq-eko gas hobiaren aurkikuntza, Frantziako gas hobi handiena dena eta 50eko hamarkadaren hondarrean hasi baitziren ustiatzen.

Laborantzari dagokionean, departamendua, nazio osoan den ardi gasna ekoizle lehena da eta arto bihitan bigarrena. Akitania osoan, etxalde gehien duen departamendua da. Hazkurrigintza gailentzen zaie beste sektoreei: ardoak eta xingarrak, gibel gizenak eta gasnak, bai eta txokolateak ere, zeinetan Baiona baita hiriburu historikoa.

Baionako merkataritza portua Atlantikoari zabal da eta ekonomiaren garapenerako aukera nagusietako bat da, Paue-Pirinioetako eta Biarritz-Angelu-Baionako aireportuekin batera.

Puntako airatzea

Industriari dagokionean, departamenduari Total (lehen Elf Aquitaine) taldea bertan kokatua izatea abantaila zaio, honen ildotik puntako teknologiak eta ikerketa garatzeko aukera sortu baita. Hegazkintza ere industriaren beste gune bikain bat da. Mundu mailan buru diren Turbomeca, Dassault edota Messier-Dowty enpresen inguruan hainbat eta hainbat enpresa azpitratatzaile aritzen dira. Pirinio Atlantikoak ekonomia garapenerako urraspide berritzaile bati lotu berri dira. Nature &Technology proiektuarekin, departamendua «hego-mendebaldeko Kalifornia ttipi» bilakatzeko bidean jarri nahi da, berrikuntzari eta geozientziei buruz eta ingurumenaren ardura erakutsiko duten puntako industriak gerizatuz. Proiektu honen bihotzean, hegazkin berdearen kontzeptua da. Heldu diren urteotako hegazkin honek erregai gutxiago beharko du, ekologikoagoa izanen da eta airatzeko, hemen atzemanen du azpitratatzaile kalifikatuen sare bat, ikerketa guneen sare bat, dena «Aerospace Valley» deitu mundu mailako lehiakortasun gunearen barnean, hau da, Bordeletik Tolosa arteko eremuan.

Uhin berria

Beste ekonomia gune berri bat ari da, gaur egun, Pirinio Atlantikoetan handitzen, lerratze kirolen eta haien nazioarteko marken uhinak eramanik. Sektorean, mundu mailan buru direnak Atlantikoko Itsasertzean kokatzeko hautua egiten ari dira.

Bouton Haut de page