Solidarité - Logement et habitat

Berehalako aterbe bat barnekaldean ere

Carolek 20 urte ditu. Kontratu mugatuan lanpostu bat lortu du berriki Donapaleun. Bainan kontratu prekario batekin eta diru ahal guttirekin, zaila da bizileku baten aurkitzea. « Beharrik apartamendu hau ukan dut. Orain, espero dut nere lan kontratua mugagabekorat bihurtuko dela, horrela beste bizileku bat hartzen ahalko dut ».

Duela 8 urte, Donapaleuko Departamenduko Elkartasunaren Etxeak (DEE), Misio Lokalak eta barnekaldeko gizarte-laguntzaileek eraman zuten ikerketak erakusten zuen behar larriak bazirela barnekaldean, famili eta gazteentzat. « Pena zen ikustea bizileku arazoek, gazteen integrazioa trabatzen zuela ! » dio Céline Jauriberry, Donapaleuko DEEko zuzendariak.

Hautetsiek ihardetsi dute, eta Baxe Nafarroa sindikataren bitartez, kontseilu orokorra eta beste diru eta lekuko partaideekin, proiektuak bizia hartu du 2014ko urrian.

Donapaleuko bizileku huntan, sei apartamenduek egoera ainitzeri erantzuten diete : bakarrik diren amak, langile gazteak edo ikasleak, biziko istripuak ukan dituzten familiak... Kasu guzietan, berehalako aterabidea da, 6 hilabeteko, epe luzerako proiektu baten eraikitzeko denbora. Aterbetuak diren pertsonak, gizarte-ebaluazio baten ondotik, hurbiletik sustengatuak dira, kasuen arabera : gizarte-laguntzaileak, PMI, erizain, psikologo, misio lokala, profesional aholkulariak... eta segimen komisioa (Donapaleuko DEE, MSA, Misio Lokala...) hilabetero elkartzen da. Bizilekuak aldiz, Euskal Herriko PACT erakundeak kudeatzen ditu. 

Bouton Haut de page