Angelun Izotz hokeian gaindi

Mikro klima berezia zaintzen du Angeluk itsas hegiko lerratokian :

izotz hokeia eta dantzarekin. 1969-ko eguberriz iragan zen lehen izotz hokei partidaz geroztik. parentesia larri bat 2007 urtea bururatu baldin ba zuen hiru dibisio apalago, hiru urte berantago aurkitzen dugu lehen dibisiora hupatua. Hauxe patar igaite zorrotza ! Gregoire Delage presidente, Olivier Dimet trebatzaile eta Xavier Daramy kapitain, « Anglet Hormadi Elite » ekipo nagusiak sasoia ba darama baikor, hamalauetatik bost/seigarren tokian ; fitxatuak dituen 23 jokalarietatik hogei etxeko harrobian moldatuak izan dira. Hots haizea alde du Hormadik.

2011-ean gauzatua du Herriko Etxeak lerratokiaren berritzea, hormapetik eta hegatz puntaraino. Irristagailua osoki berritua da, horma lauza beti tenperatura egokian zaintzeko. Gogoan izan aurten, gutienez 70 hogei partida iragan direla hor, ekipo faroak berak 30 jokatuak ditu, eta bestalde ba dira lerra dantza saio jarraikiak.

Errugbian B.O. k 11 000 ikusle tiratzen, Baionak 14 000, bi publiko iresle zigante horien artean nork pariatuko zuen beste kirola batek publiko jarraikia tirriatuko zuela, ordea Hormadiren partidek mila ikusle erakartzen dute aldi bakoitz Angeluko lerratokira. Familia gaztek osatzen dute ikuslegoa.

Bouton Haut de page