Développement - Développement économique

Akira Technologies, motoreen bihotzean

« Hastapenean, gure enpresa bi erroten munduari lotua zen, eta izen japoniar hau hautatu genuen horrengatik. Iringarria da, batzuek uste dute euskal izena dela ! » dio Sylvain Loumé, Akira Technologies enpresaren kudeatzaileak.

2003an sortua, geroztik enpresa 3 pertsonetatik 21 langileetara garatu da, eta bi errotako mundutik hegazkigintza eta ikerketari zabaldu da. Ingenieroak, marrazkilari industrialak, mekanikak, informatika programatzaileak, elektroteknikariak, ahantzi gabe langile administratiboak… lanbide eta gaitasun ezberdin frango behar dira goi-mailako teknologia zerbitzuen osatzeko.

Gaurregun, enpresak negozio zifraren erdia enpresa internazionalekin egiten du, motore ingeniaritza arloan, marka famatu askorekin : Kawasaki, Yamaha, Honda, Peugeot adibidez. Beste erdia aldiz, tokiko bezeroekin, Frantziako hego-mendebaldean, bere saiakuntza-bankua berriari esker, ikerketa eta hegazkigintza munduan.

Kontseilu Orokorrak Akira Technologies bi arlotan lagundu du azken urteetan. Lehenik, hegazkigintza azpi tratatze kontratuaren kari, lehiakortasun gunearen barne, beste hogei-ta-hamar bat egiturekin. Gero, ikerketa eta garapen inberstioan, saiakuntza bankuaren eraikitzeko.

« Hemengoa izanez, Baionan kokatzea naturala iduritzen zautan. Alde batetik, gure merkatuaren erdia mundiala da, eta bezeroei berdin zaie hornitzaileak Parisen, Baionan edo Japonian ukaitea. Beste aldetik, hegazkigintzan eta Espainian aukerak badira guretako. Beraz zinez sinesten dut hautu ona egin genuela » gehitzen du Sylvain Loumé-k.

Bouton Haut de page