Solidarité

« Accorderie » bat Pauen elkartasunaren sustatzeko

Bi ordu baratzezaintza ingles klase baten truke ? Printzipio honen antolatzeko eta hedatzeko « Accorderie » sareko elkarte bat sortzen da Pauen. « Accorderie » batean, bakoitzak bere zerbitzuak eskaintzen ditu. Banko kontu batean bezala, eskainia izan dena aurrezten da edo beste zerbitzu baten truke erabiltzen. Bainan hemen, moneta denbora da, diruaren ordez.

Proiektuaren sortzaileentzat, trukaketa hau bitarte edo tresna bat da xede zabalago baten lortzeko : « Gure asmoa jendeen arteko harremanen sortzea da, eta bakoitzaren gaitasunak baloratzea diru harremanetarik kanpo.» dio Michel Delbès, elkarteko lehendakariak. « Betidanik prekaritatea eta aislamenduaren aurkako borroka helburutzat ukan dut. Sistema honek nere kezkeri erantzun guziak emaiten dizkio. Zerbitzu trukaketaren bidez, harreman sozialak lotzen dira eta kideak bakartasunetik ateratzen dira. »

2013 urtean Paueko proiektua hasi da, 15 parte hartzaileekin. Geroztik, 40 presuna taldeari lotu dira. Azken urrats nagusia orain, beharrezkoak diren diru laguntzak lortu « Réseau des Accorderies  Françaises » sareko aitormenaren lortzeko, eta lanpostu baten sortzeko. Kokapena jadanik segurtatua da Paueko « La Pépinière » sozial zentroan.

Modeloa Quebec herrialdean asmatua izan zen 2002an. 2011tik goiti, lehen « Accorderies » delakoak sortu dira Frantzian, Réseau des Accorderies Françaises sarean. Gaurregun, zinezko marka bihurtu da, nazionalki ezagutua eta onetsia. 

Bouton Haut de page